Munduko Geologoak FOSMINERen
Urriaren 22tik 24ra, Barakaldoko BECean Nazioarteko Mineral eta Fosilen Erakusketa (FOSMINER) ospatu zen eta Munduko Geologoak bertan egon zen stand batean, Euskadiko Geologoen Elkargoarekin batera. Standean, panelen bitartez GGKEren informazioa eskaini zen eta triptikoak banatu ziren.
Guztira 31.500 pertsona inguratu ziren BECera hiru egunetan zehar, horien artean, geologiara zaletuak, bildumazaleak, adituak, ikasleak, eta publikoa orokorrean.